dcsimg

Pago ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».

Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hostoerorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, arrak gerbatan elkartuak, udaberrian ateratzen dira hosto berriak agertu eta berehala eta haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak, pagatxak edo pagaziak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (Pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa bere jaioterrian.

Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.


 src=
Pago arrunten pagadia


 src=
Entziako pagoak. Txumarregi.

Izena

Zuhaitz honen euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, baditu bago, fago eta phago formak ere.[3]

Pagadiak

Pagadiak dira zuhaitz hauen basoak. Euskal Herrian, pagadirik zabalena Iratiko oihana da.

Erreferentziak

  1. ISBN 86-906937-0-X.
  2. UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984
  3. «pago», in Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pago: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».

Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hostoerorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, arrak gerbatan elkartuak, udaberrian ateratzen dira hosto berriak agertu eta berehala eta haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak, pagatxak edo pagaziak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (Pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa bere jaioterrian.

Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.


 src= Pago arrunten pagadia


 src= Entziako pagoak. Txumarregi.
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU