dcsimg

Gaizkata ( Basque )

provided by wikipedia EU

Gaizkatak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena Gaizkata arrunta da[1].

Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak izan daitezke (2-5,5 m luze) eta 480 kg hartu ahal dute gehienez. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk ur gezakoak[2].

Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako. Baina, oso hazkunde motela eta heldutasun sexual beranta dutenez gero, gaizkatak arront sentiberak dira ustipen komertzial eta habitataren aldaketekiko (habitataren zatikatzea, kutsadura...). Hori dela eta, IUCNren arabera, espezien %85 arrisku larrian dira[3].

Espezieak

Gaur egun onarturtako taxonomiaren arabera, Acipenseridae familia bi azpifamiliatan banaturik dago: Acipenserinae, Acipenser eta Huso generoak barnean dituena, eta Scaphirhynchinae, Scaphirhynchus eta Pseudosaphirhynchus generoekin.[4].

 src=
Acipenser brevirostrum

Erreferentziak

  1. UZEIren Biologia/1 Landare eta animalien izenak liburuaren arabera Gaizkata Acipenser sturio espeziearen izena da
  2. Family Acipenseridae - Sturgeons Fishbase.org
  3. Sturgeon more critically endangered than any other group of species International Union for Conservation of Nature. 18 March 2010. Iucn.org. 2014ko irailaren 25ean kontsultatua
  4. List of Nominal Species of Acipenseridae Fishbase.org

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Gaizkata: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Gaizkatak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena Gaizkata arrunta da.

Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak izan daitezke (2-5,5 m luze) eta 480 kg hartu ahal dute gehienez. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk ur gezakoak.

Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako. Baina, oso hazkunde motela eta heldutasun sexual beranta dutenez gero, gaizkatak arront sentiberak dira ustipen komertzial eta habitataren aldaketekiko (habitataren zatikatzea, kutsadura...). Hori dela eta, IUCNren arabera, espezien %85 arrisku larrian dira.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU