dcsimg

Streptococcus pneumoniae ( Basque )

provided by wikipedia EU

Streptococcus pneumoniae bakterio Gram positiboa da, pneumokoko izenarekin ere ezagutzen dena. Estreptokoko patogenoen Viridans taldean sailkatzen da. Ez du kate luzerik osatzen, bakterio-bikoteak baizik (diplokokoak), eta eritrozitoen hemolisi partziala eragiten du.

Ez da mugikorra. Mikroaerofiloa da, eta katalasa (-) eta oxidasa (-) ere.

Bakterio honek infekzio asko sor ditzake gizakiarengan: pneumonia eta meningitisa, gehienbat, baina baita sinusitisa, peritonitisa eta otitisa ere. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.

Populazioaren %40 inguru mikrobio honen eramailea da, gaixorik izan gabe. Nasofaringean kokatzen da pneumokokoa. Immunitate-sistemak behera egiten duenean garatzen du mikrobio honek bere ahalmen patogenoa (gripeak jota daudenengan pneumonia bakteriarra agertzea horren adibidea da), Haurrak, zaharrak eta immunogutxituak dira pneumokokoak gehien jotzen dituenak.

Bakterio honen serotipo gehienek gluzidoz osatutako kapsula dute. Kapsula horrek mikrobioaren birulentzia areagotzen du, makrofagoen fagozitosia eragozten duelako.

Pneumokokoaren aurka penizilina da antibiotiko erabiliena. Zoritxarrez, azken urteetan andui erresistenteak agertu dira, kloranfenikol ala bankomizinarekin tratatu behar direnak.

Mikrobio honek garrantzia handia izan du biologia molekularraren garapenean. Izan ere, 1928an Frederick Griffith mikrobiologoak transformazio genetikoa aurkitu zuen mikrobio honekin lanean ari zela (Griffithen esperimentua), eta Avery-k, Mc Leod-ek eta Mc Carty-k 1944an frogatu zuten, bakterio horren material genetikoa erabiliz, ADNa zela Griffithen "printzipio eraldatzailea"

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Streptococcus pneumoniae: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU