dcsimg

Mitxoleta ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau loreari buruzkoa da; animalia gaitzat duena beste hau da: «tximeleta»

Mitxoleta (Papaver rhoeas) landare mota bat da, gorri biziko lorea duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarritan gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde horietan antzinatik ezagutzen baita. Kontuan hartu behar da nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik, eta horr lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.

Inpresionistek inspirazio iturri izan dituzte mitxoletaz beteriko zelaiak, batez ere Claude Monet margolariak. Gainera, sinbolismo handiko lorea da. Egun, Erresuma Batuan zenbait pertsonak paparrean daramate jantzita, oroimeneko mitxoleta bihurtuta (poppy), gerran hildako militarren omenez.

Ezaugarriak

 src=
Mitxoleta lorea
 src=
Mitxoletak galsoroan, Muruzabal

Mitxoleta urteko landarea da, itxura hauskorrekoa. Zurtoinak adarkadura gutxikoa da, fina eta ilez estalia, nahiko luzea hazten den zelaietako zerealak baino gorago irten ahal izateko. Moztean, gai likatsu esnekara jariatzen du, Papaver generoko beste espezieek bezala.

Hostoak txandakatuak ditu. Loreek lau petalo dituzte, apur bat zimurtuak eta ertzetan elkar estaltzen direnak.

Erabilerak

Papaver generoko landare guztiak bezala, mitxoletak eragin narkotikoak izan ditzake, dituen alkaloideak direla-eta. Fitoterapian lehortutako hostoak erabiltzen dira, batez ere infusioak egiteko. Eragin lasaigarria du helduengan, baina are gehiago haurrengan.

Batzuetan, hazi lehorrak ogi mota bereziak egiteko erabiltzen dira.

Batzuetan, hosto edo petalo lehorrak kanabisaren ordezko gisa erabiltzen dira,. Hala ere, erabilera hau ez dago oso hedatua.

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Mitxoleta: Brief Summary ( Basque )