dcsimg

Streptomyces ( Basque )

provided by wikipedia EU

Streptomyces generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, harizpi edo filamentu adarkatuak osatzen dituztenak. Aktinomizetoen taldean sailkatzen dira, hots, GC baseak kopuru altua duten bakterio haritsuen taldean. Aktinomizetoen harizpi sareak mizelio du izena, eta koloniatik gora hazten da, airean.

Genero honen bakterioek espora bereziak dituzte harizpien muturretan: konidioak. Bacillus eta Clostridium generoen aldean, Streptomyces-en esporak desberdinak dira, ez baitute erresistentzia handia ingurunearen baldintzak aurkakoak direnean (ur eta elikagairik gabeko egoeretan, adibidez, ezin dira bizi).

Aerobioak dira eta lurzorua dute bizilekua, gutxi batzuk urtarrak badira ere.

Garrantzi ekologiko handia dute bakterio hauek, lurzoruaren materia organikoa deskonposatzen dutelako humusa sortzen. Geosmina izeneko molekula bat ere sintetizatzen dute, lurrari ohiko usaina ematen diona (euria egindakoan lurra busti-berriak duen usain berezia geosminek eragindakoa da).

Streptomyces generoaren bakterioek antibiotiko asko ekoizten dituzte. Izan ere, mikrobio hauek antibiotiko ekoizlerik handienak dira. Besteak beste, estreptomizina, neomizina, eritromizina, kloranfenikola, B anfoterizina eta tetraziklina aipa daitezke.

Streptomyces gehienak ez dira patogenoak.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Streptomyces: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU