dcsimg
Image of Monteverde Moss Salamander
Creatures » » Animal »

Chordates

Chordata

Kordatu ( Basque )

provided by wikipedia EU

Kordatuen filumean (Chordata) ornodunak eta oso erlazionaturik dauden hainbat ornogabe sartzen dira. Guztiak batzeko erabiltzen diren ezaugarriak hauek dira:

  1. Euren bizitzako uneren batean notokorda bat garatzen dute.
  2. Faringean zakatzak dituzte.
  3. Endostilo bat dute.
  4. Isats gihartsu bat, ipurtzulotik atzerago.

Kordatuen filumak hiru azpifilum ditu:

  • Urochordata - Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.
  • Cephalochordata - Hauek bizitza osoan zehar dute notokorda bat, baina ez dute ornorik.
  • Ornodunak - Notokorda hezurrez estalitako bizkar-hezur batez aldatu da.

Sailkapen fenetikoa

Sailkapen fenetikoa, edo sailkapen klasikoan, Kordatuak bereiztu eta sailkatzeko honako zuhaitza eratzen zen:

Sailkapen honetan bereizketan ez dira egiten euren erlazio genetikoaren arabera, baizik eta ikuspegi orokor batean bereizteko erabiltzen diren ezaugarri batzuen arabera. Eskema tradizionalean arrainak (Pisces) klase bakarra osatzen zuten, baina gaur egun eskola fenetikoak lau talde ezberdinetan banatzen dituzte, kartalaginotsuak, hezurdunak, zelakantuak edo birikadunak direnaren arabera.

Sailkapen filogenetikoa

Sailkapen filogenetikoa, eskola kladistikoan oinarrituta izakien arteko harremanak euren arbaso komunen bereizketa puntuaren arabera sailkatzen dira. Honela azken urteetan Kordatuen sailkapenerako zuhaitz berriak proposatu dira eta asko dira oraindik aldatzen diren gauzak. Hala ere kordatuen sailkapen filogenetikoan oinarrituta honako taula hau proposatzen da:


Kordatuak

Urochordata



Cephalochordata


Craniata

Myxini


Vertebrata

Cephalaspidomorphi


Gnathostomata

Actinopterygii


Sarcopterygii

Actinistia



Dipnoi



Tetrapoda

Amphibia


Amniotes Synapsida

Mammalia


Reptilia Anapsida

Testudines


Diapsida

Lepidosauria


Archosauria

Crocodilia


Dinosauria

Aves














Sailkapena oso ezberdina da, ikusten denez, eta honek bi sistemen arteko nahastea suposatu du. Adibide bat jartzearren Hegaztien kasua jar daiteke. Sailkapen tradizionalean hegaztiak ornodunen azpiko klase bat ziren, baina gaur egungo bereizketan enborretik bereizten azkenak izanda, Dinosauria ordenako azpimultzo bat baino ez dira.

Kordatuak erregistro fosilean

Gu barne hartzen duen filuma izanda interes handia sortu du beraren historia naturala eraikitzea. Orain dela urte gutxirarte erregistroan aurkitutako lehenengo kordatuak Ordoviziar garaiko arrain fosilak ziren, Siluriar garaian oso ugariak egin zirenak. Hala ere Burguess Shaleko aurkikuntza dela eta bertan ikusitako fosil bat gure filumaren lehenengo ordezkaria zela pentsarazten digu: Pikaia Gracilens. Izaki hau Kanbriar garaikoa da eta beraz arrainen fosilak baino zaharragoa. Azkeneko urteetan hainbat ikerlarik India eta Txinan Aurrekanbriarreko mikrofosil batzuk aurkitu dituzte euren esanetan kordatuen barnean sar daitezkeenak. Hala ere guzti hau oraindik eztabaida prozesuan dago.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Kordatu: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Kordatuen filumean (Chordata) ornodunak eta oso erlazionaturik dauden hainbat ornogabe sartzen dira. Guztiak batzeko erabiltzen diren ezaugarriak hauek dira:

Euren bizitzako uneren batean notokorda bat garatzen dute. Faringean zakatzak dituzte. Endostilo bat dute. Isats gihartsu bat, ipurtzulotik atzerago.

Kordatuen filumak hiru azpifilum ditu:

Urochordata - Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute. Cephalochordata - Hauek bizitza osoan zehar dute notokorda bat, baina ez dute ornorik. Ornodunak - Notokorda hezurrez estalitako bizkar-hezur batez aldatu da.
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU